TEKNOLOGIA

TEKNOLOGIA

lunes, 4 de diciembre de 2017

17-18 ikasturteko lehenengo proiektua

3DBH PROIEKTUA

PROGRAMADORE ZIKLIKOAREN ERAIKUNTZA
(SEMAFOROA)

DEFINIZIOA:
3 elementu forma sekuentzialean kontrolatzen dituen dispositibo baten diseinua egin eta eraiki.3 elementu hauek argi desberdinak izango dira semaforo baten simulazio itxuran.
BALDINTZAK:
Bi atal edukiko ditu, elektrikoa eta mekanikoa.
MATERIALAK:  
  • Egurrezko oinarri eta egitura.
  • Metalezko laminak eta lata kontaktu elektrikoetarako.
  • Beste material batzuk, plastikoa, kartoia, etab....
         NEURRIAK: Gehienez: 30cm x 20cm x 20cm

DENBORA: 10 Sesio(1 aurreproiektua, 7 proiektua, 2 memoria).

miércoles, 13 de septiembre de 2017

Prozesu teknologikoa



Zer da teknologia?


Wikipedian begiratuz gero, zera irakurriko dugu:

Gizakiak (edo beste espezie batek) bere historian zehar garatutako jakintza-multzoa, tresnak sortu eta erabiltzeko, ingurunea bere nahi eta beharretara aldatzeko. 



Beraz, teknologia ingurua egokitzeko eta bizitza errazteko erabiltzen dugun guztia da.


Eta zer da orduan prozesu teknologikoa?

Teknologiaren bidez, tresna edo sistemaren bat garatzeko edota problemaren bat konpontzeko egin behar dugun bidea, hori da prozesu teknologikoa.

Prozesu hori osatzeko eman behar diren pausoak hurrengo fluxograman argitzen dira:





Beraz, problema edo proposamen baten aurrean, teknologiak zera egiten du:


  1. Problema edo proposamena ondo argitu eta definitu.
  2. Gaiaren lotutako informazioa bilatu.
  3. Soluzio edo irtenbide bat asmatu eta deskribatu.
  4. Soluzioa garatzeko edo eraikitzeko eman behar diren pausoak aurreikusi planifikatu.
  5. Soluzioa garatu edo eraiki.
  6. Lortutako emaitzaren funtzionamendua baloratu.



miércoles, 22 de febrero de 2017

viernes, 4 de noviembre de 2016